ZENBAIT OBREN BISITA ERAIKUNTZA LANEN ANTOLAKETA ETA KONTROLEKO TALDEAREKIN
Abenduaren 12an, Obren Antolakuntza eta Kontrolaren zikloko lehen mailako taldeko ikasleek hiru obra bisitatu zituzten. Obra horietan 2. erronkan landutako edukiak aztertu ahal izan zituzten.
Bisitaldian, panel arkitektonikoak fatxada gisa erabiltzen zituzten eraikinetan erabilitako soluzio desberdinak ikusi ahal izan ziren, hau da, eraikuntza xehetazunak eta eraikitze prozedura aztertuz.
Horrez gain, hainbat zimendu-tipologia landu direnez erronkan, geldialdi bat egin genuen Barakaldon egiten ari diren eraikin baten zimendu sakonak ikusteko.
Klimak lagundu ez bazuen ere, helburua bete genuen.



