ERAIKINEN INFORMAZIOAREN MODELAKETA (BIM)

ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROAK

ERAIKINEN INFORMAZIOAREN MODELAKETA (BIM)

A/D EREDUAK

Arkitekturaren, Ingeniaritzaren eta Eraikuntzaren alorreko proiektuen informazio grafikoa eta ez-grafikoa garatzea eta modelatzea, BIM metodologiaren arabera

Bideoak

PROYECTO STEAM- Kalestenia Proiektua- CIFP CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

Eraikinen Informazioaren Modelaketa (BIM) Espezializazio-Ikastaroaren Bideoa

BIM metodologia- Teknopolis

660 ordu + 330 praktika-ordu

Eraikuntza eta obra zibila

  • Eraikingintza-proiektuetako Goi Mailako Teknikari titulua
  • Obra Zibilen Proiektuetako Goi Mailako Teknikari titulua
  • Eraikingintzako Antolakuntza eta Obra-kontroleko Goi Mailako Teknikari titulua

Energia eta ura

  • Energia-eraginkortasun eta Eguzki-energia Termikoko Goi Mailako Teknikari titulua
  • Zentral Elektrikoetako Goi Mailako Teknikari titulua
  • Energia Berriztagarrietako Goi Mailako Teknikari titulua
  • Ur-kudeaketako Goi Mailako Teknikari titulua

Instalazioa eta mantentze-lana

  • Instalazio Termikoetako eta Fluidoen Proiektuen Garapeneko Goi Mailako Teknikari titulua
  • Instalazio Termiko eta Fluidoen Mantentze-lanetako Goi Mailako Teknikari titulua
  • Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Teknikari titulua

Elektrizitatea eta elektronika

  • Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Mailako Teknikari titulua
  • Telekomunikazio-sistema eta Sistema Informatikoetako Goi Mailako Teknikari titulua
  • Automatizazio eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikari titulua

Fabrikazio mekanikoa

  • Eraikuntza Metalikoetako Goi Mailako Teknikari titulua

Ikastaro honetako egitekoa da, oro har, Arkitekturaren, Ingeniaritzaren eta Eraikuntzaren alorreko proiektuen informazio grafikoa eta ez-grafikoa garatzea eta modelatzea, BIM metodologiaren arabera, hainbat dimentsiotan, bai eta proiektuen prozesuetan laguntzea ere, bezeroaren eskakizunak (EIR, Employer ́s Information Requirements) eta BIM Egikaritzeko Planean (BEP, Building Execution Plan) ezarritako aginduak errespetatuta, besteak beste.

Ikastaroaren ikuspegia BIM metodologiaren araberako lanketa areagotzea da, batez ere beharrezko softwarearen ikaskuntza eta erabilera: arkitektura-eredua, egiturak, instalazioak, kontrola eta kudeaketa…

Beste alderdi zehatzago batzuekin batera, hauexek ikasiko dituzu:

  • Sorturiko artxibo eta agirien kudeaketa.
  • Hainbat espezializaziotako (Arkitektura, Instalazioak, Egitura…) 3D modelatzea.
  • Hainbat espezializaziotako objektuen modelatzea.
  • 3D digitalizazioa. Puntu-hodeiak eskuratzea eta kudeatzea.
  • Errealitate birtual eta areagotua.
  • Elkarlana artxibo zentralekin.

Ziklo hau Sestaoko Galindo etorbidea 14, Lanbide eraikinan ematen da.

36 ECTS kreditu, espezializazio-ikastaroaren modulu profesional guztien artean.

Espezializazio-ikastaro hau gainditu dutela egiaztatzeko ziurtagiria lortzen duten pertsonek BIM metodologiaren araberako proiektuak garatzen dituzten arkitektura-, ingeniaritza- eta eraikuntza-sektoreko enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute, beren jardueretan proiektuen eta aktiboen informazio-ereduak garatzeko prozesuak digitalizatzeko joera argia dutenetan, hain zuzen ere.

Hauek dira lanposturik garrantzitsuenak:

  • BIM modelatzailea
  • BIM modeloen koordinatzailea
MODULUAORDUAK
BIM metodologia110 ordu inguru
Arkitektura eta egituren modeloak198 ordu inguru
Instalazio mekanikoen eta iraunkortasunaren modeloak154 ordu inguru
Instalazio elektriko eta komunikazioen modeloak 110 ordu inguru
Kontrola, kudeaketa eta aurrekontuak88 ordu inguru

Ziklo hau Sestaoko Galindo etorbidea 14, Lanbide eraikinan ematen da.

Noticias Relacionadas

390 307 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

EUREN BIDEA JORRATZEN!!

Goi Mailako ikasleak Lantokiko Prestakuntzarekin hasi dira, Enpresa Praktikak, euren formakuntza osatzeko; datozen 13 asteetan lan-mundura hurbilduko dira eta ikastetxean ikasitakoak praktikan jarriko dituzte eta zihur beste gauza berria asko…

Gehiago irakurri
1024 800 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA
BARRUALDEKO OBRAK PRAKTIKAK JYVASKYLAN (FINLANDIA)

BARRUALDEKO OBRAK PRAKTIKAK JYVASKYLAN (FINLANDIA)

Gure 1. mailako ikasleak Cris eta Ibai hiru asteko praktikaldia egiten ari dira Finlandian. Denboraldi honetan lan egiteko era berriak, lagunak eta Finlandiar kultura ezagutuko dituzte. Ondo pasa Ibai eta…

Gehiago irakurri
1024 461 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA
Visita a la empresa Placo Saint Gobain

BISITA PLACO SAINT GOBAIN ENPRESARA

Barnealdeetako, Dekorazioko eta Birgaitzeko Obrak eta eraikuntzako erdi mailako zikloetako ikasleek bisita aberasgarria egin zuten Sondikan dagoen Placo Saint Gobain enpresara. Esperientzian zehar, igeltsu xaflatuzko plakaren (PYL) mundu liluragarrian murgildu…

Gehiago irakurri

BILATU HEMEN ZURE FORMAKUNTZA

+ GOI MAILAKO ZIKLOAK
+ ERDI MAILAKO ZIKLOA
+ LANGILEENTZAKO PRESTAKUNTZA
+ FP MASTERRAK