EGITASMOAK

ETHAZI

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

CIFP CONSTRUCCION BIZKAIA LHII ikastetxean, pixkanaka, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia ezartzen ari da, ETHAZI ereduaren bidez.

Gure LHko zentroek Errendimendu Handiko Zikloak irakats ditzaten iTlent erakundeak bultzatutako eredu berri hau 2016-17 ikasturtean jarri zen abian gure institutuan.

ETHAZI ikaskuntza-eredu bat da. Bertan, heziketa-ziklo bakoitzeko ikasleak, lortu behar dituen konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, zeharkako konpetentzia batzuk lortzen ditu. Konpetentzia horiek oso baliagarriak izango zaizkie lan-munduan, lanbide-ibilbidean lagunduko dioten kasuistika eta problematika deferenteei aurre egiten baitie. Hau da, talde-lana, arazoak konpontzea, sormena, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna…

HAUXE DA ERRONKA BAT: TALDEAN KONPONDU BEHARREKO ARAZO BATEN AURKEZPENA

Eredu honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat talde-lana da. Taldearen indarra aprobetxatuz, ikasleek beren helburuak eta taldearenak lortu behar dituzte. Norbanakoen gaitasunak taldearen eskura jartzen dira helburu guztiak lortzeko, ikastea garrantzitsuena ahaztu gabe.

Beste ezaugarri garrantzitsu bat erronken araberako lana da. Erronka bat ikasleek taldean konpondu behar duten arazo bat planteatzea da. Bidean, ikasleek hainbat ekintza ikertzen eta proposatzen dituzte, posible diren eta funtzionatzen duten frogatzeko eta aztertzeko. Horrela, lan-etorkizunean izan ditzaketen esperientzietatik gertuago bizi dituzte beren intuizio-gaitasuna eta gatazkak konpontzeko gaitasuna nabarmen hobetuz.

Eredu honen helburua ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izatea da, ikasleak ezagutza teknikoa hobeto esperimentatu eta barnera dezan eta eremu pertsonalean gara dadin bultzatzen duten tresnak erabiltzen ditu.

16-17 ikasturteaz geroztik, ETHAZI ereduan aurrera egin da CIFP CONSTRUCCIÓN BIZKAIA LHII ikastetxean ematen diren zikloetan; eta ziklo bakoitzean, norberaren ezaugarriak eta testuingururako egokitzapena kontuan hartuta, ikasleek beren lan-bizitzari metodologia aktiboaren eta kolaboratiboaren bidez arrakastaz aurre egin diezaioten lan egiten da, zehazki ETHAZI ereduaren bidez.

Gaur egun, ETHAZI eredua % 100ean aplikatzen da:

  • Obren Antolaketa eta Kontroleko goi-mailako zikloko lehen maila.
  • Mikroinformatika-sistemen eta sareen erdi-mailako zikloko bigarren maila.

Partzialki aplikatzen da gainerako talde eta heziketa-zikloetan.

ZER DA ETHAZI?