Worsafe egitasmoaren hasiera Finlandian
Gure ikastetxeak, Ikaslanen izenean, KA2 egitasmo berri honetan egingo du lan.
KA2 egitasmoaren xedea da praktiketan diharduten ikasleen segurtasuna hobetzea, bai eraikuntza-sektorean bai metalarenean.
Hobekuntza hori xede, egun hauetan legeriak alderatu eta herrialde bakoitzean aplikatzeko aukerak aztertu ditugu. Orain, gida batzuk eta online-ikastaro bat egingo dira ikasleentzat zein praktikak egiteko hartu dituzten enpresetarako.
Finlandia, Norvegia, Frantzia, Herbehereak eta Euskadiko erakundeek hartzen dute parte egitasmo honetan.



