SOLDADURAKO IKASLEEN BISITA ITP EXTERNALS-ERA
Joan den ostegunean, maiatzaren 14ean, Soldadura eta Galdaragintzako ikasleek Derio dagoen ITP EXTERNALS lantegia bisitatzeko aukera izan zuten, eta hainbat hegazkinetako turbinak gure inguruko enpresa batean fabrikatzen direla ikusteko aukera paregabea izan zen.
Bisita atsegina eta interesgarria, zalantzarik gabe, eta sektore aeronautikoko munduko enpresarik garrantzitsuenetako batean egunerokoa ikusi ahal izan dugu.
Bisita hau Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM) Industria Erronka 2025-26 programari esker egin ahal izan da.
Eskerrik asko ITP EXTERNALS, eta bereziki Ana, Elena, Eduardo eta Isteberi hain ondo artatzeagatik.
Eskerrik asko FVEM, esperientzia hauek posible egiteagatik.



