1024 766 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

SOLDADURA IKASLEEK IKASENPRESA LEHIAKETAKO LEHENGO FASEA IRABAZI DUTE KALISTENIA WORKOUT PROIEKTUAREKIN

Soldadura zikloko bigarren mailako gure ikasleek, 22-23 Ikasenpresaren lehiaketaren lehen fasea irabazi dute, produktuaren espezialitateko negozio-idea onenaren sariarekin.

Tknikak deitutako ikasenpresa lehiaketaren helburua ekimen ekintzailea, lankidetza, balioak eta ikasleen talentuaren garapena sustatzea eta negozio-aukera onak izan daitezkeen ekimenak detektatzea da.

Joan den ostiralean FNACen gastatzeko 500 euroko saria jaso zuten. Irudietan Edurne Bator Ikasenpresako irakaslearekin eta banaketa egin zuten Tknikako arduradunekin agertzen dira, lehiaketaren fase ezberdinetan saritutako guztiekin. Azpimarratzekoa da Euskal Herri osoko 78 ikastetxetako 4500 ikasle inguruk parte hartzen duten sariaren garrantzia.

Bigarren mailako ikasle guztiek parte hartu dute lehiaketan eta lehiaketaren fase guztietan parte hartzeko ahalegina egin dute, nahiz eta sarituak izan ez. Mila esker proiektuak aurrera atera daitezen lagundu duten irakasle tekniko guztiei.

Berriro ere mila esker guztioi, batez ere datorren urtean izango ez direnei. Zuen falta sumatuko dugu.