455 397 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA
IMPLEMENTANDO NUEVOS SOFTWARES EN EL CICLO DE PROYECTOS DE EDIFICACIÓN

SOFWARE BERRIETAN MURGILTZEN ERAIKUNTZA PROIEKTUEN ZIKLOAN!!!

Aurrera goaz!!! Oraingo honetan sofware berrien ikasketan sakonduz, laster ikasleen bizitza profesionalaren parte izango diren tresna digitalekin.

Ikaskuntzaren lehen etapak osatu ondoren, beste urrats bat ematen ari dira CYPECADen bitartez, aurrez ikasleek, indarrean dauden araudiak aplikatuz, diseinatutako etxebizitzen egituren planoak eginez. Aldi berean, PRESTOkin, proiektatutako etxebizitzen kostuen lehen azterketak egiten ari dira. Prozesu horrek guztiak hobeto ulertzen laguntzen die bizi garen eraikinak nolakoak diren eta haien sorkuntza- eta eraikuntza-prozesua zein den ezagutzen.

Tresna horiei esker, egiten dugun eraikuntza 3Dn ikus dezakegu, eta, horri esker, ikaskuntza askoz praktikoagoa eta esanguratsuagoa da. “Eginez” ikasten ari gara, eta horrek ulermen sakonagoa eta esperientzia aberasgarriagoa ematen digu eraikuntzaren munduan.

Ikasleak begi honez ikusten dute zabaldutako bidea hau !!! Hurrengo argazkietan ikasleek egindakoa ikus dezakegu.