SINTEMARREN BISITA IZAN DUGU
Sintemar, inguruko enpresa, hormigoizko gainazalen estalduran espezializatua dena, Arrigorriagako gure instalazioetan izan da berriki, bere enpresa-filosofia azaltzeko eta bere produktuen berri emateko.
Lankidetza horren ondorioz, gure ezagutza teknikoak handitzeaz gain, gure ikasleetako batek Dual orokorreko praktikak egingo ditu bere proiektu batean.
Euren bisita eta azalpenak eskertzen dizkiogu; eta ondorengo ikastaro edota ekintzetan euren laguntza izaten jarraitzea espero dugu.



