QUARK ETA SENNER INSTITUTUA BISITATU DUTE “ERAIKUNTZAREN INFORMAZIOAREN MODELAKETA (BIM)” ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROKO IKASLEAK EZAGUTZEKO.
Aitor Sastrek (Sener) eta Anna Janasikek (Quark) urriaren 9an CIFP Construcción Bizkaia LHIIren Sestaoko instalazioak bisitatu zituzten . “Eraikuntzako informazioaren modelatzea (BIM)” espezializazio-ikastaroko ikasleei eurenn enpresak, lan egiten duten proiektuak eta haien garapen profesionala aurkeztu zizkieten, ikasleak DUALean sartzeko asmoz. Ondoren, ikasleekin hitzaldi bat egin zen haiek hobeto ezagutzeko eta izan zitzaketen zalantzak argitzeko.
Ekintza honekin “AR-Construmodel” proiektuaren barruan lan egiten jarraitzen dugu Bartzelonako Salesianos Zaragoza eta Escola del Trebaleko ikastetxeekin batera, oraingo honetan ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Horrela, ikasleek arlo profesional hori ezagutu ahal izan zuten, eta nola erabiltzen den BIM metodologia sektore horretako puntako enpresen eskutik. Eskerrik asko Anna eta Aitor.



