PIXKANAKA HASI GARA
Ikasturte berriari ekin diogu!! Alde horretatik, “Eraikuntza-egiturak” moduluan egindako lana bistaratu nahi dugu.
Lehen klase teorikoen ondoren, zer hobe eskuratutako ezagutzak praktikan jartzea baino, gure kasuan maketak sortuz. Ikasleak motibatzeko modu eraginkorra izan da, eta, haren hitzetan, errazago ulertu dute adibidearen bidez.
Hasteko, familia bakarreko etxebizitza baten proiektua aztertu genuen, egituraren planoak interpretatu eta haiek ekarritako materialekin maketak sortu. Baldintza bakarra jarri genien: material birziklatuarekin maketak sortzea.
Hurrengo argazkietan ikasleek egindakoa ikus dezakegu.



