OKA ERAIKUNTZA-LANAK BISITATZEN BARAKALDON
Eraikuntza Obren Antolakuntza eta Kontroleko zikloko lehen eta bigarren mailako ikasleek Barakaldon egiten ari diren eraikuntza-lanak bisitatu dituzte; 104 etxebizitza osatzen duten 15 solairurainoko eta hiru solairuko garajea duen eraikina, hain zuzen ere. Bisitan zehar, ikasleek eraikuntza-lan baten fase ezberdinak ezagutzeko eta behatzeko aukera izan dute. Horrelako esperientziek ikasleak lanbide-errealitatera hurbiltzen dituzte, eta haien prestakuntza nabarmen aberasten dute.
Obras Especiales enpresako taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu eraikuntza-prozesuei buruz emandako azalpen zehatzengatik, baita eskaini ziguten denboragatik eta arretagatik ere.



