1024 683 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA
Organización y control de obras: el relevo generacional

OBREN ANTOLAKETA ETA KONTROLA: BELAUNALDIEN ARTEKO ERRELEBOA

Heziketa-ziklo honetako lehen mailako ikasle guztiek gaur hasiko dute prestakuntza duala Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-enpresa nagusienetan.

Ikasturte honetan zehar zortzi erronka garatu dituzte, eta hauekin errealitateko obra-egoeretan moldatzen ikasi dute. Horrez gain, bederatzi obra bisitatu dituzte, eta obrako arduradunek eta zuzendariek argi eta garbi azaldu diete zein izango den beraien jarduera profesionala.

Beraz, eraikuntza-sektoreak eskatzen duen obra-arduradunen belaunaldi-erreleboa hartuko dute gaur.

Arrakasta opa dizuegu!!

Organización y control de obras: el relevo generacional