MUNGIA BHIKO ELEKTRIKARIEK PRAKTIKA TXIKI BAT EGITEN DUTE GURE ZENTROAN
IES Mungia BHIko Elektrikarien arteko lankidetzari ekin diogu berriro (Instalazio Elektriko eta Automatikoetako Teknikaria; eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Mailako Teknikaria).
Gure ikasleek altxatzen ari diren euskarriak (adreiluzkoak eta PYLkoak) aprobetxatuz, elektrikariek beharrezko lanak egin dituzte bertan, instalazio – praktika txiki bat egiteko.
Lankidetza-jarduera horrek haien ikasleka eta gureak lan-merkatura heltzerakoan aurkituko duten errealitatera hurbiltzen ditu.
Aldi berean, beren inguruko beste ikasle batzuekin elkar eraginean aritzen dira, gremio desberdinen arteko lankidetza eta lana sustatuz, euren postuetan etorkizuna simulatuz.
Etorkizunean ere jarduera horiek egiten jarraitzea espero dugu.



