Ingurubidera egindako bisitak
AURTENGO IKASTURTEAN ZENBAITETAN JOAN GARA
Inork ez badaki, INGURUBIDE Bilboko Hiri Iraunkortasunerako baliabide-zentroa da. Bertan, etxebizitza edo lokala iraunkortasun-irizpideei jarraiki berritzeko edo birgaitzeko asmoa duenak eremu bakarra du zenbait irtenbide aurrez ikusteko. INGURUBIDE zabalik dago nahi duena hurbil dadin, eta, guri dagokigunez, uste dut ikastetxeko eskaintza arautuko modulu guztiak (Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Teknikaria izan ezik) izan garela aurtengo ikasturtean: Barrualdeko Obrak, Eraikuntza (erdi-mailako zikloak), Eraikuntza Proiektuak eta Goi Mailako Eraikuntza Obren Antolaketa eta Zaintza (goi-mailako zikloak). Horietako batzuk behin baino gehiagotan izan dira bertan, bai antolatzen diren topaketa teknikoetan bai bisita gidatuetan.
Eskaini diguten denbora eskertu nahi diegu arduradunei eta langileei, baita batzuetan gurekin izandako “pazientzia” ere.
ESKERRIK ASKO. Jaso ezazue gure agurra.



