IKASTURTEKO AZKEN ERRONKA GAUZATUZ, 8. ERRONKA; BAINUGELA BATEKO TRENKADA, ZOLADURA ETA SABAI FALTSUAREN ZUINKETA
Eraikuntza Obren Antolaketa eta Kontroleko Goi Mailako Heziketa Zikloko lehen mailako ikasleak ikasturteko azken erronka gauzatzen ari dira, 8. erronka; hain zuzen ere, bainugela bateko trenkada, zoladura eta sabai faltsuaren zuinketa. Jarduera praktiko honi esker, taldeak ikasgelan eskuratutako ezagutzak aplikatzen ari dira, obraren benetako egoerari aurre eginez, zehaztasuna eta koordinazioa funtsezkoak baitira. Erronka horrekin, ikasleek euren gaitasun teknikoak eta zeharkakoak finkatzen eta eraikuntzaren ingurune profesionalerako prestatzen jarraitzen dute.



