1024 462 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

GESTIOMAK ETA ENBIK INSTITUTUA BISITATU DUTE ERAIKUNTZAKO INFORMAZIOAREN MODELAKETA (BIM)-KO IKASLEAK EZAGUTZEKO

Urriaren 15ean, David Perosanz eta Javier del Riok (GESTIOMA) eta Mikel Zaratek (ENBI), CIFP Construcción Bizkaia LHIIren Sestaoko instalazioak bisitatu zituzten . “Eraikuntzaren informazioaren modelatzea (BIM)” espezializazio-ikastaroko ikasleei beren enpresak, euren proiektuak eta haien barruko garapen profesionala aurkeztu zizkieten. Ondoren, ikasleak banaka ezagutu zituzten, DUALeko ikasleak euren enpresetan sartzeko asmoz.

Ekintza honekin “AR-Construmodel” proiektuaren barruan lan egiten jarraitzen dugu Bartzelonako Salesianos Zaragoza eta Escola del Trebaleko ikastetxeekin batera, oraingo honetan ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Horrela, ikasleek arlo profesional hori eta BIM metodologia nola erabiltzen den ezagutu ahal izan zuten sektore horretako enpresen eskutik. Eskerrik asko Mikel, David eta Javi.