390 307 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

EUREN BIDEA JORRATZEN!!

Goi Mailako ikasleak Lantokiko Prestakuntzarekin hasi dira, Enpresa Praktikak, euren formakuntza osatzeko; datozen 13 asteetan lan-mundura hurbilduko dira eta ikastetxean ikasitakoak praktikan jarriko dituzte eta zihur beste gauza berria asko ere ikasiko dituztela.

Gure ikasle baten bisita aprobetxatuko dugu galdera batzuk egin eta esperientzia nolakoa izaten ari den ezagutzeko.

Egunon Bryan
Zer ziklo egin duzu Cifp Construcción Bizkaia LHII?

2020an hasi nintzen Barne Obren Erdi Maila ikasten eta orain Eraikuntza Proiektuen Goi Zikloa egiten ari naiz.

Zein irakasgai edo gai izan zitzaizun zailena eta zergatik?

Bat jartzearren, esango dut Diseinua, eduki asko hartzen dituelako eta, aldi berean, ezagutza asko eskuratzen genituelako bat-batean.

Zer trebetasun garatzea espero duzu zure praktiketan?

Lan-esperientzia, tresna berriak ikastea, lantalde berri batera egokitzea…

Zein proiektu edo zereginetan ari zara lanean gaur egun?

Hainbat proiekturekin nago, Magdalena Plaza eraberritzen, Ibaizabal Ikastolako gimnasioa berritzen eta Kurutziaga Ikastolako gelak eta komunak berritzen.

Zer tresna edo teknologia erabiltzen ari zara zure praktiketan?

Marrazketa-programa desberdinekin ari naiz lanean; 2dimentzotan autocad, 3 dimentziotan SketchUp eta Ilustrator planoak aberasteko.

Zure lanaren zer alderdi da interesgarriena orain arte?

Proiektuak 0 tik landu ahal izatea, obrara joaten gara egungo egoera zelakoa den ikustera planoak egiteko eta gaur egun nahiko hondatuta dauden eraikin, plaza eta abarrei erabilera berriak emateko prozesua ezagutu eta parte hartzea esango nuke dela interesgarriena.

Nola ari zara egokitzen lan-girora eta lantaldera?

Nahiko ondo, eroso nago, erraza izan dela esango nuke; besoak zabalik eta irakasteko prest hartu naute… eta oraingoz ez dut ezer txarrik egin. Kar-kar-kar!!!!

Zer feedback jaso duzu orain arte praktiketako zure jardunari buruz?

Jaso ditudan feedback-ak beti dira aberasgarriak, hobetzeko arloak komentatzen dizkidate eta horietan laguntzen didate.

Nolakoa izan da ikasgelatik enpresarako jauzia? Prest sentitzen zara?

Jauzia ez da traumatikoa izan, prest sentitzen naiz; jakina, ikasteko eta hobetzeko gauzekin, baina uste dut oinarri ona dudala

Zeintzuk dira praktiken esperientzia hau ahalik eta gehien aprobetxatzeko epe laburrean dituzun itxaropenak?

Nire prestakuntzan egunero pixka bat aurrera egitea, niretzat eta enpresarentzat baliogarria izan dadin eta haiekin lan egitera geratu ahal izatea edo ezin bada izan hurrengo lanerako prest egotea

Baloratu 1etik 5era Cifp Construcción Bizkaia LHIItik igaro izana. 1 oso traumatikoa da eta 5 oso aberasgarria

3,5 kar-kar-kar !!!!

Eskerrik asko, Bryan.