Ekintzailearen Eguna eta titulu-banaketa
EKINTZAILEAREN EGUNA OSPATU GENUEN, ETA LANTOKIKO PRESTAKUNTZA-TITULUAK BANATU GENITUEN
Joan den ekainaren 5ean, ekintzailearen eguna ospatu genuen. Halaber, Lantokiko Prestakuntza-tituluak banatu genizkien Euskadiko eta Europako enpresetan (ERASMUS programaren bitartez) praktikak bukatu dituzten ikasleei. Asier Albizua, Arrigorriagako alkatea, ekitaldian izan zen, eta, berarekin batera, Yahaira Aguirre (Aldunkiko ENPRESARI lehiaketan saritutako ikaslea) eta Mikel Picazo ekintzailea (MALAS COMPAÑÍAS konpainiako teatro-enpresaria).



