1024 765 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

EKINTZAILE ASTEA URRATSBAT ETA IKASEMPRESA PROGRAMAREN BARNE

CIFP Construccion Bizkaia LHII zentroak maiatzaren 16tik 20ra ospatu du Ekintzailetzaren Astea. Gure ikasleen artean ekintzailetza zabaltzeko programatutako jardueren artean, oro har laneratzeko aukera gisa eta bereziki bizitzaren aurreko jarrera gisa, Ollarganen eta Sestaon egindako bi mahai-inguruak oso emankorrak izan direla helarazten dugu, pozaren pozez.

Hilaren 18an, Ollargan zentroko instalazioetan, enpresen eta ekintzaileen esperientziaren kontakizunak entzun genituen, Eraikuntza, Barneko Obrak, Obren Antolaketa eta Zaintza eta Eraikuntza Proiektuak zikloekin lotuta.

  • ALAN DECORACION E INTERIORISMO. Almudena Andraca
  • AKUDE. Mitxel Verdes
  • FINCAS ROZ. Eloy Rodrigo
  • DESPACHO DE ARQUITECTURA JON ARRABAL. Jon Arrabal

 

Hilaren 20an, Sestaoko zentroan dauden instalazioetan, Soldadura eta Galdaragintza, Arrisku Profesionalen Prebentzioa eta Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak zikloak ematen direnetan, ekintzaileen esperientziak ere partekatu genituen, eta Urratsbaten programaren barruan, gehienbat, ekiteko bizipenak azaldu zizkiguten.

  • JAGS SERVICES. Juan Gómez
  • ARRATEK INFORMATIKA. Rubén Suarez
  • M3 ARTEKO. Marta Barbara Bustinduy
  • EUSKOMETAL SOLUZIO INDUSTRIALAK. Henry Chate

 

FOL sailetik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guztiei, ikasleei, zuzendaritzari, irakasleei, eta, jakina, denbora eskaini ziguten ekintzaileei. Irakasleei ikastetxeko ikasle ohi ekintzaileetako baten hitzak partekatu nahi dizkizuet, amaitu eta gero. Honako hauek izan dira: POZGARRIA IZAN DA ERABILGARRIA IZATEA ETA JASOTAKO ZERBAIT IKASTETXEARI ITZULTZEA.

Eskerrik asko guztioi!