1024 786 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA
Rompiendo un poco la rutina….

EGUNEROKOTASUNA APURTUZ…

Santurtziko San Jorge LHIIko elektrizitate eta telekomunikazio-ikasleek bisita egin digute, etorkizunean lan-ingurunean aurkituko dituzten jarduerak egiteko. Jarduera horiek, arrazoi ezberdinengatik ezin dituzte haien ikastetxean egin.
Euskarri ezberdinetan (aurrefabrikatuzko plaka dun, PYL, eta zeramikazko adreiluzko hormetan) instalazio txiki batzuk prestatu dituzte.

Ikasleei, lanean hasten direnean, aurki dezaketena aurreikusteko balio izan die (sarak(rozak) egin, euskarri ezberdinetan instalazioen kutxak jartzeko teknikak ikusi, esku tresna ezberdinak erabili etab.) eta, bide batez, egunerokotasunetik irtetzeko ere balio izan die.

Irakasleondako ere egun aberasgarria izan da, etorkizunean ikastetxeen arteko harremanetan sakontzeko, ekintza ezberdinak partekatuz. Harreman honek, bai haien ikasleak ta baita gure ikasleak, lan eremuak dakartzan erronken aurrean hobeki prestatzeko aukera emango die.

Espero dezagun erlazio honek (zorigaiztoko pandemiarekin, beste zentro batzuekin eten zena) aurrera jarraitzea.

Azkenik, eskerrak eman ikastetxe bietako ikasleei, izandako INPLIKAZIO eta PORTAERA ONAGATIK.