Bueltan dira…
URTEBETE IGARO OSTEAN, ELORRIETAKO TXISPAK IKASTETXERA ITZULI DIRA
Bada, halaxe da. Urtebete bisita egin gabe egon ondoren, Elorrieta-Erreka Mari LHIIko erdi-mailako zein goi-mailako Elektrizitate-ikasleak gure lantegira itzuli dira, beren irakasle Javi Anguita eta José Antonio Zuazuaren eskutik. Gure ikasleek altxatutako trenkadetan erretenak egin dituzte; hala, beren etorkizun profesionaleko errealitatea ezagutzeko aukera izan dute.
Hasieran haien ikastetxetik gurera heltzeko gorabeheraren bat izan arren, gerora beren abilezia eta jarrera apartak erakutsi zituzten ikasleek.
Astirik ezak Igeltsu Ijeztuko Xafla ataleko ariketaren bat egin ahal izatea galarazi zigun (autobus hori…).
Espero dezagun datorren ikasturtean berriz etortzea bisitan, eta baliteke geuk ere haiek bisitatzea!
ESANDA DAGO!



