950 713 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

BISITA “MAIDER 112” ENPRESARA

suari aurre egiteko su-itzalgailuen eta tutu malguen erabilerari eta ilunpetan zein kez inguraturik mugitzeko gakoei buruzko eduki teoriko-praktikoak jaso zituzten

2018Ko urtarrilaren 26an, ostiralean, “Laneko Arriskuen Prebentzioa” zikloko 1. eta 2. mailetako ikasleek, Iñigo Larrinaga eta Gabi Urrutia irakasleek lagunduta (“Larrialdiak” eta “Prebentzioaren Kudeaketa” prestakuntza-moduluetakoak, hurrenez hurren), Barakaldoko “Maider 112” enpresa bisitatu zuten. Hainbat orduz, suari aurre egiteko su-itzalgailuen eta tutu malguen erabilerari eta ilunpetan zein kez inguraturik mugitzeko gakoei buruzko eduki teoriko-praktikoak jaso zituzten. Ikaskuntza-esperientzia aberasgarri baino aberasgarriagoa izan zen denentzat.