BIM ETA ENPRESA
Joan den urriaren 18an, GESTIOMA enpresako Javier del Rio eta Asier Otero (espezializazio-ikastaroko ikasle ohia), eta ENBI enpresako Mikel Zarate CIFP Construcción Bizkaia LHIIko Sestaoko instalazioetara etorri ziren bisitan. “Eraikuntzaren Informazioaren Modelatzea (BIM)” espezializazio-ikastaroko ikasleei beren enpresak aurkeztu zizkieten, baita lantzen dituzten proiektuak eta enpresa horien barruan langile bezala garatzeko aukerak ere. Ondoren, ikasleak banan-banan ezagutzeko aukera izan zuten, beren enpresetan DUAL modalitatean ikasleak hartzeko asmoz.
Horrela, ikasleek arlo profesional hau eta BIM metodologia nola erabiltzen den ezagutzeko aukera izan zuten, sektoreko enpresa erreferenteen eskutik. Mila esker, Mikel, David eta Asier.



