1024 568 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA
Paseando bajo la ría

BILBOKO ITSASADARRAREN AZPITIK

Bizkaiko Eraikuntza LHII-ko, eraikuntzako 1. mailako taldeko kideak Deustuko sifoia (https://www.openhousebilbao.org/ project/sifon-de-deusto/) eta Etxebarriko ekaitz-tanga ikustera joan gara gaur.

Benetako instalazioak ikusiz, gure lantegi eta ikasgeletan eskuratutako ezagutzetan sakontzen laguntzen digutenak.

Arte ederren museoko obrak direla eta, ezin izan dugu Bilbo handiko ur zikinek itsasadarraren azpian egiten duten ibilbidea osatu, Deustu eta Casilda Iturrizar parkearen artean, Galindoko HUArako bidean, penaz ezin izan dugu oinezkoen harridura aurpegia ikusi parkean azaleratzen garenean… Zer egingo zaio!

Lehen bisita amaitu ondoren, euripean, erdigunean jarri eta sustatzen ditugun mugikortasun jasangarriaren printzipioei jarraiki garraio publikoa hartuta, Etxebarriko ekaitz-tankera joan gara, Euskadiko ekaitz-tangarik handiena ezagutzera.

Estherreri, ur-partzuergoko arduradunari, eskerrak eman gurekin izan duen adeitasunagatik, instalazio horien historia eta zergatia azalduz.

Jarduera osagarri, benetan interesgarria!!!!