ARTIGAS ETA WASTE LAB BIZKAIA: BI BISITA JASANGARRITASUNARI ETA HONDAKINEN PREBENTZIOARI BURUZ IKASTEKO.

Jasangarritasunarekin eta ingurumen-sentsibilizazioarekin dugun konpromisoaren barruan, gure ikastetxeko ikaslek parte hartuko dute, abenduan, prestakuntza-bisitetan Artigas eta Waste Lab Bizkaiako instalazioetara.
Lehen mailako ikasleek Artigas bisitatuko dute, hondakinak nola kudeatzen eta tratatzen diren jakiteko.
Bestalde, bigarren mailako ikasleek lehen aldiz bisitatuko dute Waste Lab Bizkaia, eta hondakinak prebenitzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko hainbat proposamen ezagutuko dituzte.
Jarduera hauen bidez, gure kontsumo ohituren inguruko hausnarketa sustatu nahi dugu, baita baliabideak hobeto aprobetxatzearen eta hondakinak murriztearen garrantzia ere.
Hala, gure zentroak bat egiten du 2026ko Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin eta «Aukera bakoitzak axola du, baliabideak BALIOETSI!» leloarekin, gure eguneroko erabakiek ingurumena zaintzen lagun dezaketela gogoratuz.



