ARTIGAS BISITA: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU
Lehen mailako ikasleak abenduaren 2an eta 3an irten ziren ikasgelatik, Artigasko instalazioak bisitatzeko eta Bizkaiko hondakinak tratatzeko zentro horrek nola funtzionatzen duen zuzenean ezagutzeko.
Artigasen tailerrekin, ikus-entzunezko proiekzioekin eta hondakinen bidaia osoa erakusten duen erakusketa interaktibo batekin hartu gintuzten: kubora zerbait botatzen dugunetik eraldatu, birziklatu… edo erabat berria bihurtu arte.
Gainera, lixibiatuen planta eta konpostaje-guneak ikusi ahal izan genituen, zaborra lur bihurtzen den tokiak.



