UNIRE AZOKAN OSPATUTAKO SOLDADURA TXAPELKETA
Aroa López Amorrek, Galdaragintza eta Soldadura Zikloko ikasleak, egun hauetan Irungo Ficoba esparruan egiten ari den UNIRE Azokaren baitan ospatu den Soldadura txapelketan parte hartu du.
Aroak, gure irakasle Mikel Goenagak lagunduta, lan ona egin du Elektrodo Estaliko kategorian, eta dudarik gabe, esperientzi baliogarria izango da maiatzean egingo den EuskoSkills 2025 Txapelketari begira.
Zorionak, Aroa!



