SENER QUARK ENPRESAK ERAIKUNTZA PROIEKTUETAKO IKASLEAK ESKATZEN DITU
Ostiralean Senerreko Aitor eta Quarkeko Anna ren bisita izan genuen.
Eraikuntza Proiektuetako lehen mailako ikasleei azaldu zieten praktikak beraien enpresan egitea zer izango litzatekeen eta baita, etorkizun hurbilean, profesionalki bertan garatzen jarraitzeko izango dituzten aukerak. Beraien BIMen oinarritutako lan-metodologia eta kontinente desberdinetan banatutako era guztietako proiektuak azaldu zizkiguten.
Eskerrik asko Anna eta Aitor!!!



