HERRI IRRATIA GURE IKASTETXERA ETORRI DA ERAIKUNTZAKO LANBIDE HEZIKETA EZAGUTZERA
Aste honetan Mai Madrazo Herri Irratiko kazetariaren bisita izan dugu eta gure zentrora hurbildu da Eraikuntza eta Obra Zibileko zikloak ezagutzera.
Azken egunotan, igeltsero-lanbiderako prestakuntza arauturik ez dagoela zabaldu dute hedabide batzuek. Hala ere, gure Eraikuntzako Erdi Mailako Zikloak mezu hori gezurtatzen du: tailerrak eta baliabide espezifikoak ditugu ikasleak igeltserotzako benetako lanetan prestatzeko.
Zentrotik eskerrak eman nahi dizkiogu Herri Irratiari enplegagarritasun handiko prestakuntzari ikusgarritasuna emateagatik.



