1024 571 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

SOLDADURA IKASLEEN BISITA HAIZEA BILBAORA

Joan den ostegunean, otsailaren 5ean, Soldadura eta Galdaragintzako ikasleek Bilboko Portuan dagoen HAIZEA BILBAO lantegia bisitatzeko aukera izan zuten, eta off-shore dorre eoliko erraldoi horiek gure inguruko enpresa batean fabrikatzen direla ikusteko aukera paregabea izan zen.
Bisita atsegina eta interesgarria, zalantzarik gabe, eta sektore eolikoko munduko enpresarik garrantzitsuenetako batean egunerokoa ikusi ahal izan dugu.
Bisita hau Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM) Industria Erronka 2025-26 programari esker egin ahal izan da.
Eskerrik asko Haizea Bilbao, eta bereziki Paula eta Leireri hain ondo artatzeagatik.
Eskerrik asko FVEM, esperientzia hauek posible egiteagatik.