1024 768 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

ERMUAKO 26 ETXEBIZITZATARA BISITA

Eraikuntza-lanak antolatzeko eta kontrolatzeko zikloko 1. mailako ikasleek 26 etxebizitzako sustapen bat bisitatu dute Ermuan. Bertan, SATE eta aireztatutako fatxada konbinatuak ikusi dituzte, baita etxebizitzetako sabaian egindako instalazioak ere. Bisitan, Kepa Yurrebaso, obraren zuzendari eta proiektugilea, eta Ekaitz Ferreiro, Loizagako obra-burua, izan ditugu gurekin, eta obraren exekuzioaren xehetasunak azaldu dizkigute. Eskerrik asko Kepa eta Ekaitz zuen dedikazioagatik.