1024 768 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

ERAIKUNTZA ZIKLOKO IKASLEEK PRESTAKUNTZA-EGONALDIA EGINGO DUTE FINLANDIAN

Eraikuntza zikloko lehen mailako hiru ikaslek nazioarteko prestakuntza-esperientzia hasi dute Finlandiako Kuopio herrialdean. Egonaldian zehar sauna bat eraikitzeko moduluan parte hartuko dute, finlandiar arkitekturaren elementu tradizional eta berezia.

Savon Ammattiopisto ikastetxean harrera bikaina izan dute, Matti irakasle anfitrioiaren gertutasunari eta profesionaltasunari esker. Azken honek ikasleen integrazioa erraztu du hasiera-hasieratik.

Egonaldiak hiru aste iraungo du, eta ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte tokiko eraikuntza-metodoak, bai eta mota horretako egiturak gauzatzeko prozesua ere, ezagutza teknikoak eta esperientzia profesionala nazioartean zabalduz.