ERAIKUNTZA-PROIEKTUEN IKASLEAK EGOIN ENPRESAREN INSTALAZIOAK BISITATZEN
Egoin Albertiak Legution duen lantegian izan gara Eraikuntza Proiektuen Lehen Mailako ikasleekin.
Zur kontraxaflatua (CLT) egiteko prozesu osoa erakutsi digute, oholak lehortzetik hasi eta kamioietan kargatu arte.
Harritu egin gaitu zein ondo antolatuta dagoen dena. Guztia kontu handiz kontrolatutako kate batean egiten da, eta dena aztertzen da, zura ahalik eta ondoen aprobetxatzeko eta kalitateak betetzeko. Gure etorkizuneko delineatzaileek ingeniariek CLTko pieza guztiak mekanizatzeko prestatutako planoetan fijatu dira. Kontrola hain da handia, hauen azken planoak piezak kamioietan zelan kargatzeko azaltzeko direla, obran dena “Lego” bat balitz bezala behar bezala egiteko.
Eskerrik asko EGOIN zuen eraikuntza industrializatuaren eredua erakusteagatik!



