1024 768 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

AR-CONSTRUMODEL EIBARREKO IKASENPRESA AZOKAN

June, Zuhaitz eta Miguel ikasleek BIM ingurunean errealitate birtualeko betaurrekoak erabiltzea sustatuko duen enpresa-ideia aurkeztu dute Euskadiko Lanbide Heziketako azoka nagusian.

Azoka joan den otsailaren 5ean izan zen, eta hor Euskadiko LHko 3.000 ikasle inguruk enpresa-ideiak aurkezteten dituzte, antolatutako karpetan. Irakasleak, ikasleak eta enpresak gure ikasleen standera hurbildu ziren eta betaurrekoak probatu zituzten ikasleek modelatutako proiektu eta eraikinen diseinuan murgiltzeko. SER katea eta Euskadi Irratiko hedabideak, eta Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosa ere, han izan ziren.

Ikastetxetik plazerra izan da ikasleak proiektuarekin motibatuta zeudela ikustea.
Animo!