1.OKA METROKO 5. LINEAN
Lehen mailako Eraikuntza-lanak antolatzeko eta kontrolatzeko goi mailako zikloko ikasleek metroaren 5. lineako obrak bisitatu zituzten, zehazki Basauriko Sarratu geltoki berria.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Alejandro jaunari, Eusko Trenbide Sareako obraren zuzendariari, eraikuntza-prozesuari eta une honetan gauzatzen ari den tarteari buruz emandako azalpen zehatzengatik, baita eskaini zigun denbora eta arretagatik ere. Horrelako esperientziek ikasleak lanbide-errealitatera hurbiltzen dituzte eta haien prestakuntza nabarmen aberasten dute.



