Instituto de Construcción Bizkaia Telefonoa: 944 013 840
Ikastetxe
Publikoa
Hemen zaude: Hasiera / Eraikuntza L.H.ko Institutua. BIZKAIA: Aurkezpena
CASTELLANO  C  EUSKERA 

Eraikuntza L.H.ko Institutua. BIZKAIA. Aurkezpena

Eraikuntza LHko Institutua Lurralde Historikoko zentro ofizial bakarra da Erdi eta Goi Mailako ikasketak eskaintzen dituena Eraikuntzaren sektoreko titulazioetan.

Gure zentroan, hamarkada bateko baino gehiagoko ibilbidea duten Lanbide Heziketako zentro integralen sarearen baitakoa, Teknikari titulazio ofizialak eskura ditzakezu, honako arloetan: Barrualdeko Obrak, Dekorazioa eta Birgaikuntza eta Eraikuntza; eta Goi-mailako Teknikariarena ondokoetan: Obra Planak eta horien Burutzea (Arduraduna), Eraikuntza Proiektuak eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.

Hemen ikus dezakezu gure "Política de la Calidad, Medioambiente y Seguridad".

Irakasleak

Tituludun arkitektoek, aparejadoreek eta espezialistek osatzen dute gure irakasle taldea, eta, haien eskarmentuari eta gure ikasleek enpresetan egiten dituzten derrigorrezko praktikei, gure irakaskuntzak ezin hobeto estaltzen ditu merkatuak beharrezko dituen espezializazio exijentziak eta itxaropenak. Merkatu eta sektore horretan indartsu sartzen ari da emakumea, eta, gure kasuan, ikasgeletan daukagun gero eta emakumezko ikasle kopuruan islatzen da.

Bakarra, profesionala eta berritzailea, Eraikuntza LHko Institutuak, sortu zenetik, bere gain hartu du kalitatearekiko benetako konpromisoa, eta bere sektorean lehen zentroa izan da Estatu osoan ISO 9002 Ziurtagiria lortzen, ingurumen hezkuntzaren ezarpenean aitzindari izanda.

Instituto de Construcción de Bizkaia

Eraikuntza L.H.ko Institutua
BIZKAIA

El Progreso kalea z.g.
48003 Ollargan (Arrigorriaga)
La Peñako (Bilbo) biribilgunetik hurbil.
944 013 840

instituto@construccionbizkaia.com
© 2013. Eraikuntza L.H.ko Institutua. BIZKAIA. LEGAL OHARRA