MENUMENU
900 675 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

PASIVVHAUSS IKASTAROAK

IKASTAROAREN XEDEA DA ERAIKUNTZA-ARLOKO PROFESIONALAK TREBATZEA EFIZIENTZIA-MAILA HANDIKO ESTANDAR BAT BETE DEZAN DISEINATURIKO PROIEKTUA GAUZATZEKO

Azaroaren 12an, 13an, 19an eta 20an, gure ikastetxean, irakasleentzako “PASSIVHAUS ia kontsumorik gabeko eraikinaren obra egikaritzeko teknikaria” ikastaroa egin genuen, zeinetan parte hartu zuten Eraikuntza eta Obra Zibila arloko prestakuntza-zikloak eskaintzen dituzten hiru ikastetxetako irakasleek.

Ikastaroaren xedea da eraikuntza-arloko profesionalak trebatzea efizientzia-maila handiko estandar bat bete dezan diseinaturiko proiektua (ia kontsumorik gabeko eraikina) gauzatzeko. Edukiak oso baliagarriak izan dira, eraikuntzak bete beharreko araudia efizientzia energetikoa hobetzeko jarraibideen arabera bilakatzen ari baita.

Ikastaroa praktikoa izan zen, nagusiki, eta tailerretan jorratu ziren, besteak beste, hermetikotasuna, leihoen ezarpena, aireztapena eta obraren kalitatearen zaintza BlowerDoor testaren bidez.