MENUMENU
900 675 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

OBREN ZAINTZAKO 1. MAILAK KOSSLER BEGIRATOKIA BISITATU DU

Obra-taldeko buruak (ikastetxeko ikasle ohia) gidatu gintuen bisitan, eta xehetasun handiz azaldu zituen eraikuntza-sistema ezberdinak

Aurreko ostegunean, ikasleek Astrabuduako Kossler Begiratokia bisitatu zuten. Obra hori, oraingoz, hiru etxebizitza-bloketakoa da; eta hirurak eraikuntza-prozesuko fase ezberdinetan daude.

Obra-taldeko buruak (ikastetxeko ikasle ohia) gidatu gintuen bisitan, eta xehetasun handiz azaldu zituen eraikuntza-sistema ezberdinak. Halaber, egindako galdera guztiei erantzun zien. Amaitutakoan, ikasgelan eta taldeka, ikasleek ikusitakoa landu zuten. Oso bisita eraginkorra eta probetxugarria izan zen.