950 713 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

“LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA” ZIKLOKO 2. MAILAKO IKASLEEN BISITA BILBOKO SUHILTZAILEEN PARKERA

ikasgela osoak aukera ezin hobea izan zuen eurek proposaturiko eta antolaturiko jarduera honetaz gozatzeko

AP3ko  2. mailako ikasleak, “Larrialdiak” moduluko irakaslearekin batera, Bilboko Suhiltzaileen Parkeko instalazioak bisitatu zituzten joan den ostiralean, 2017ko ekainaren 15ean. Maila honetako ikasle batzuk egun Parke horretan lanean ari direnez, ikasgela osoak aukera ezin hobea izan zuen eurek proposaturiko eta antolaturiko jarduera honetaz gozatzeko. Hala, sakonki aberastu zituzten suhiltzaileen materialaren, funtzionamenduaren, kudeaketaren eta antolaketaren gaineko ezagutzak.