MENUMENU
1024 576 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

BIM jardunaldiak, errealitate birtual eta errealitate areagotuarekin

BIM METODOLOGIA APLIKATZEKO HAINBAT AUKERA, ERREALITATE BIRTUALAREKIN, ERREALITATE AREAGOTUAREKIN ETA ERREALITATE MISTOAREKIN

Urtarrilaren 13an eta 14an, VT-Lab enpresa gure instalazioetan izan zen, eta BIM metodologia Errealitate Birtual, Errealitate Areagotu eta Errealitate Mistoarekin aplikatzeko metodologiak azaldu zizkigun. Jardunaldi interesgarri horiez «Proiektuak Eraikuntzan» eta «Antolaketa eta Kontrola» graduetako Goi-mailako Zikloek gozatu zuten.

Ikasleek hainbat betaurreko-mota probatzeko eta errealitate ezberdinak esperimentatzeko aukera izan zuten. Mundu fisikoaren eta birtualaren arteko lotura denez, eraikinaren 3D eredua erabiliko dugu eraikuntza-proiektua kudeatzeko interfaze gisa. Teknologia-mota horrek gero eta garrantzi handiagoa izango du 4.0 eraikuntzaren industrian.

Gainera, Eraikuntza Proiektuetako 2. Taldeak teknologia hori aplikatu eta praktikan jarri ahal izango du, «BIM metodologia eta Ekintzailetza» bere erronkaren barruan. Horren emaitzak laster erakustea espero dugu. Horretarako, zentroak «Oculus Quest» eta HP Reverb betaurrekoak ditu, lehendik zituenez gain (Lenovo Explorer).

Eskerrik asko Ivan Gomezi eta Rafa Palosi (VT-Lab), bai eta jardunaldiak ahalbidetu dituzuen guztioi ere.