1000 747 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

Jardunaldi teknikoak Pinturas Juno-ren eskutik

MAIATZAREN 15EAN ETA 16AN, JARDUNALDI TEKNIKOAK EGIN GENITUEN PINTURAS JUNO ENPRESAREKIN

Maiatzaren 15ean eta 16an, Pinturas Juno enpresaren eskutik, Jardunaldi Teknikoak egin genituen.

Lehenengo egunean, enpresak hainbat azalpen tekniko eskaini zizkigun: zein pintura-mota dauden egun, nola aplikatu behar diren eta nola hautatu erabilera bakoitzerako produktu egokia, gero patologiak saihesteko.

Bigarren egunean, jardunaldia zeharo praktikoa izan zen, eta, hala, gure ikasleek hainbat pintura-mota aplikatu ahal izan zituzten: kanpoaldekoak, barrualdekoak, ura uxatzeko produktuak… Jardunaldiei amaiera emateko, gure ikasleek diplomak jaso zituzten. Oso esperientzia interesgarria izan zen, eta espero dugu aurtengoa etorkizunean ere Juno enpresarekin elkarlanean aritzeko abiapuntua izatea.