MENUMENU
800 600 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

Ingurubide-ra berriro

ERDI-MAILAKOOK BISITA EGITERA ATERA GINEN

Joan den apirilaren 5ean, ostiralean, Aste Santuko oporrak hasi aurretik, Barrualdeko Obrak eta Eraikuntza-ko erdi-mailakook ohiko bisita egin genion Javiri, Ingurubideko (Bilbo Hiri Iraunkorrerako Baliabide Zentroa) teknikariari, erakunde horren erakusketa berritua ikusteko. Eguraldi ona zegoenez, eta bisitaren xedearekin bat eginda, metroz joan ginen hara, eta Zorrotzaurre aldean pasieran hango eraikuntzak eta garapenaren plan izarreko urbanizazioa zelan doazen ikusi genuen.

Eguraldia lagun, modu polita izan zen Aste Santuko merezitako oporrei hasiera emateko.