IKASTETXEA

ZIURTAGIRIAK

LAN ESPARRUAN INDARREAN DAUDEN irakaskuntza moDALITATEAK IRAKASTEN ditugu

ER-1922/2000

Eraikuntza LHko Institutuak sorburua izan zuen IES (ITS) Construcción Bizkaia BHI (ITB) ikastetxea (Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzakoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1991n sortua) ikastegi bateratu bihurtu zenean.

Lan-esparruan indarrean dauden irakaskuntza-modalitateak irakasten ditugu:

Alde batetik, irakaskuntza arautua, Hezkuntza Sailaren baitako ikastetxea garenez gero; bestetik, Lanerako Prestakuntza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren babespeko ikastetxea baikara. Lanerako Prestakuntza beharrean dauden langileei bideratuta dago, eta ikasleek modulu-katalogotik kanpoko ikastaroak ere egiten dituzte, hala nola: garabilari aritzeko lanbide-txartela lortzekoak edota makineria, atzerako hondeamakina eta aurrera-palaren erabilerari buruzkoak.

KALITATEZKO HEZKUNTZAN ERREFERENTE BIHURTZEKO EGIN DITUGUN AHALEGINEK HAINBAT ZIURTAGIRI JASO DITUZTE, EGINIKO LANAREN ERAKUSGARRI

Kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko gure grinaren erakusle, Osalanekin (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) bere laguntzaile izateko dugun hitzarmena nabarmendu behar dugu; izan ere, etorkizuneko eraikuntza-langileen osasuna eta segurtasuna sustatzeko zein prebentzioarekiko gure konpromisoaren adierazgarri da.

Kalitatezko hezkuntzan erreferente bihurtzeko egin ditugun ahaleginek hainbat ziurtagiri jaso dituzte, eginiko lanaren erakusgarri.

Horren adibide dira, esaterako, ISO 9001:2015 ziurtagiria eta AENOR ziurtapena, zeinaren xedea den enpresen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea eta ingurumena babestea.