LAN POLTSA

BITARTEKOTZA ZERBITZUA

zerbitzu publikoa da, doakoa, eta eusko jaurlaritzako hezkuntza sailak eta lanbide heziketako sailburuordetzak sustatzen dute, HELBURU HAU LORTZEKO asmoz: bizitzan zeharreko ikaskuntza bultzatzea.

EDOZEIN PRESTAKUNTZA JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA AHOLKUAK EMATEN DIZKIO NERBIOI-IBAIZABAL ESKUALDEKO PERTSONA ORORI:

  • Prestakuntza formala (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak…): titulu arautu bat eskuratzeko prestakuntza.
  • Prestakuntza ez-formala (lanerako prestakuntza edo etengabekoa): lan-munduan txertatzea edota lanpostura hobeto egokitzea ditu helburu.
  • Prestakuntza Informala (kirolak, eskulanak…): askotariko prestakuntza, aisialdian edota ongizatea lortzeko jasotzen dena.
  • www.hiru.eus webgunearen bidez jartzen du informazioa herritarren eskura.

ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK

  • Ikaskuntza-ibilbideen gaineko informazioa eta aholkularitza.
  • Ikaskuntza-aukerei buruzko orientabideak, erabiltzailearen ezaugarriak, beharrak eta nahiak aintzat hartuta.
  • Titulu akademikoei eta lan-ziurtapenei buruzko informazioa.
  • Eskuragarri dauden prestakuntza-aukerei buruzko informazioa.

 

NORENTZAT

Bitartekotza Zerbitzua publikoa eta doakoa da, eta interesdun orori aholku ematea du helburu, haren adina eta lan-egoera edozein izanda ere. Ibilbide pertsonalak eta profesionalak definitzen eta lortzen laguntzen du, erabiltzaileen nahiak eta gaitasunak kontuan hartuta.

 

HARREMANETARAKO

  • Aurrez aurre (aurretiko hitzordua): Eraikuntza LHko Institutuan, El Progreso kalea z.g., 48003 Arrigorriaga.
  • Helbide elektronikoa: bitartekaritza-mediacion@construccionbizkaia.com
  • Telefono-zenbakia: 944013840
  • Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 8:00etatik 15:00retara; ostiraletan, 8:00etatik 11:00etara.