IKASTETXEA

AURKEZPENA

Bizkaiko eraikuntza institutua da lurralde historikoan eraikuntzaren eta eraikingintzaREN sektoreetako erdi eta goi mailako hezkuntza zikloak eskaintzen dituen ikastetxeE ofizial bakarra. Halaber, laneko arriskuen prebentzioa irakasten duen bizkaiko Ikastetxe publiko bakarra da.

ISO 9001 Ziurtagiria lortu zuen Estatu osoko lehen ikastetxea izan zen

Irakasleria


Gure irakaskuntzak ezin hobeto erantzuten die merkatuko eskakizunei zein espezializazio-beharrei. Horretarako, gure irakasleen eskarmentua (izan ere, lizentziadunak, teknikariak eta espezialista tituludunak dira) eta ikasleek enpresetan egiten dituzten praktikak baliatzen ditugu.

Bestalde, emakumea indar handiz ari da merkatu eta sektore honetan sartzen, eta gure ikastetxea errealitate horren isla da: gero eta neska gehiago ditugu gure ikasgeletan.

Eraikuntza LHko Institutua bakarra, profesionala eta berritzailea da. Hala, sorreratik lotu zaio kalitatearekin bat egiteko konpromisoari: ISO 9002 Ziurtagiria lortu zuen Estatu osoko lehen ikastetxea izan zen, baita ingurumen-hezkuntzaren ezarpenean aitzindaria ere.