900 792 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

IKASENPRESA BILTZARRA

Gure ikasleak BIC Ezkerraldean izan dira beren IKASENPRESA-ideiak biltzar batean azaltzen.

Joan den abenduaren 15ean, ikastetxeko 6 ikasle gonbidatu eta hizlariak izan ziren BIC EZKERRALDEAn egin zen IKASENPRESA biltzarrean.

Topaketa Labe Garaietako eraikin zaharrean (Barakaldon) egin zen, eta gure ikasleek, ekintzailetzarekin lotutako zenbait tailerretan (LEGO TAILERRA, FINANTZAK…) parte hartzeaz gain, beren negozio-ideiak entzuleen aurrean azaldu zituzten. Guztiek ikasten duten EEE (Enpresa eta Ekimen Ekintzailea) ikasgaian ari dira ideia horiek lantzen. Mikrofonoa eskuan, primeran egin zuten. Enpresa bat nola kudeatu ikasten ez ezik, gure ikasleak trebetasun sozialak garatzen ere ari dira, egun ezinbestekoak baitira lana lortzeko.