900 640 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

GAZTEEN II. FOROA BIZKAIA IRAUNKORRAREN ALDE

Joan den abenduaren 13an, “Gazteen II. Foroa Bizkaia Iraunkorraren alde” ekimenean izan ginen lanbide-heziketako beste ikastetxe batzuekin batera.

Bi neskak eta mutil batek hartu zuten parte “Ekonomia zirkularra eta ekodiseinua”, “Energia” eta “Lan-osasuna eta ingurumena” lantaldeetan. Hasieran, eztabaidatzeko eta proposamenak zein konpromisoak lehenesteko aukera izan zuten, eta, ondoren, argudiatutakoa eta erabakitakoa besteei aurkeztu behar izan zieten. adituen eta arduradun politikoen aurrean.

Oso esperientzia positiboa izan zen, eta horren berri emateko konpromisoa hartu genuen, lanbide-heziketan jarduten dugunoi garapen iraunkorra hurbiltzen jarraitzeko asmoz.