MENUMENU
1024 753 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA

EMIG GEM proiektua aurrera doa

PROIEKTUAREN BURUA ESKOZIAKO CITY OF GLASGOW ZENTROA DA, ETA ERRESUMA BATUKO, ALEMANIAKO, AUSTRIAKO, ESLOVENIAKO ETA ESPAINIAKO BAZKIDEAK DITU

Eraikuntza modular eta aurrefabrikatuari buruzko Eramus proiektuak aurrera jarraitzen du. Eskoziako City of Glasgow zentroa buru, Erresuma Batuko, Alemaniako, Austriako, Esloveniako eta Espainiako bazkideak ditu. Bazkideok halako prozesuetan parte hartzen duten eragileen gaineko informazioa biltzen ari gara. Inkesten eta galdera irekien bidez, helburua da enpresek sektoreko langileengan sumatzen dituzten prestakuntza-beharrak ezagutzea.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Modultec, Uxama eta Neoblock enpresei, beren laguntza eskuzabalagatik. Eskerrik asko, halaber, Ahasociados-eko Rufino Hernandezi, Eraikuntza katedraduna Donostiako Arkitektura Eskolan eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea bera, emandako laguntzagatik; bai eta Eslora-ko arkitekto Ekaitz Ferrerori ere, obrako prozesuari dagokionez egindako ekarpenengatik.

Espero dugu guztiekin lankidetzan jarraitzea eta proiekturako ideiak ekarriko dituzten enpresen kopurua handitzea.