EGITASMOAK

URRATSBAT

Enpresak sortzen

Enpresa bat sortzea lan nekeza izanagatik, ekintzaile askok behar hori errealitate bihurtu nahi izaten dute. Urratsbat egitasmoaren bidez, ERAIKUNTZA LHko INSTITUTUAK enpresa-egitasmoak abiatzen laguntzen du.

Enpresa-egitasmoek hala eskatzen dutenean, ikastetxeko beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera izango dute programako parte-hartzaileek: lantegiak (ikerketa-fasean dauden produktuen prototipoak egiteko), bilera-gelak, bideokonferentzia-aretoa, etab.

IKASLEEI ENPRESA EGITASMOAK ABIAN JARTZEN LAGUNTZEN DIEGU

Horrez gain, ERAIKUNTZA LHko INSTITUTUAK ekintzailetza-eragile bat du, zeinak enpresa-kultura sustatzen duen, enpresa-egitasmoen sentsibilizazio- eta dinamizazio-lanak eginez.

ERAIKUNTZA LHko INSTITUTUAK zure enpresa-egitasmoa abian jartzen laguntzeko konpromisoa dauka. Horretarako, kanpoko aholkularitzen, bertako garapen-agentzien, erakunde publikoen eta beste erakunde batzuen laguntza du.

Urratsbat egitasmoko ikasleek sortutako enpresak

Proektu hau nori zuzendua dago:

  • Heziketa zikloko edozein ikasleentzat, bai erdi zein goi mailakoak.
  • Ikastetzeko edozein ikasle ohiak.
  • Zentruarekin harremana duen edozein pertsona enplegurako prestakuntzaren bidez.

 

Eskaintzen dituen serbitzuak:

  • Sustatzaileak arduradun bat izango du bere eskura protzesu osoan proiektua martxan jarri arte.
  • Kanpoko lagutza protzesu osoan INTEGRA eta IKAS EMPRESA-ren bidez.
  • Instalakuntzen erabilpena proiektuak eskatzen badu.