PRESTAKUNTZA

PRESTAKUNTZA DUALA

Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak enpresan zein ikastetxean bateratzen dituen hezkuntza sistema

Lanbide Heziketa Duala lanbide-heziketaren baitako modalitate berria da. Bertan, proiektuek, hezkuntza-sisteman, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak enpresan zein ikastetxean bateratzen dituzte. Beren ezaugarri nagusia da txandaka egiten direla ikastetxean eta enpresan. Hala, iraupen aldagarriko ordu- edo egun-kopurua izaten dute, ikasleek ikastetxean eta lantokian bete ditzaten.

Modalitate berritzaile honekin, enpresek Lanbide Heziketaren antolaketa-eredu berriei lagun diezaiekete, enpresen eta LHko ikastetxeen arteko harremanean bikaintasuna lortzea eta beren Gizarte Erantzukizun Korporatiboa sustatzea xede.

Horretarako, autonomia-erkidegoetan garatutako proiektuen bitartez, enpresetan zein ikastetxeetan Lanbide Heziketa Dualaren kultura sustatzen da, pertsonek beharrezkoa duten prestakuntza espezializatua, balioaniztuna, beregana dezaten. Era berean, lanbide-heziketako tituluek biltzen dituzten irakaskuntzak lan-merkatuko errealitate sozioekonomikora hurbildu nahi dira, horrela erkidegoetako eta estatuko ekonomietako ekoizpen eta zerbitzuen sektoreetako garapen pertsonaleko eta trebakuntzako beharrei erantzuteko.

Bilatu hemen zure formakuntza

+ GOI MAILAKO ZIKLOAK
+ ERDI MAILAKO ZIKLOA
+ LANGILEENTZAKO PRESTAKUNTZA
+ FP MASTERRAK